KLUBAREN HISTORIA
 

SORRERA, TRANSFORMAZIOA, HAZKUNDEA ETA
ILUSIO BATEN ERREALITATEA

2003an berriro jarri zen martxan Durangon emakumeen eskubaloia San José Jesuitas ikastetxean, Begoña eta Lorea Oskoz ahizpei esker.

2008an eskola kirola amaitu zitzaien talde nagusiei eta talde federatu baten beharra zegoenez, "IBAIZABAL ESKUBALOI TALDEA" kluba eratu genuen.

2013an lehen talde seniorra sortu zen, lehen urteko jokalari seniorrekin eta Jubenil mailakoekin, oinarritik egindako lana sendotzeko asmoz.

2012-2013 denboraldian Kadete mailako taldeak, Basaurin lehiatutako finalean lortu zuen klubeko lehenengo tituloa eta euskal ligan parte hartzeko txartela garaipen honi esker. Gaur egun lanean jarraitzen dugu eskubaloiagatik eta gure eskualdearen emakumeen kirolagatik.  

Gaur egun, eskubaloia eta gure eskualdeko emakumeen kirolaren alde lanean jarraitzen dugu. Talde nagusietako jokalarien kolaborazioari esker oinarriarekin lan egiten da eta Durango, Iurreta, Abadiño eta Elorrixo-ko jokalariak ditugu.